'Sare ekonomiko zirkularra' erakusketa eta tailerra egingo dituzte Artziniega Museoan asteburuan

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko urr. 11a, 10:00

Hainbat jarduera egiten dira Artziniega Museoan urtean zehar. / Aiaraldea.eus

Museoaren 40. urteurrenaren eta Ondarearen Europako jardunaldien proiektuen barruan kokatu dituzte jarduera horiek.

Artziniegako Museoa bere 40. urteurrena ospatzen dabil aurten, eta horri gehitu behar zaio hilabete honetan Ondarearen Europako jardunaldiak direla. Hori dela eta, Sare ekonomiko zirkularra erakusketa eta tailerra egingo dituzte asteburu honetan.

Erakusketaren inaugurazioa gaur, ostiralean, izango da 19:30ean. Larunbatean, urriaren 12an, berriz, erakusketara bisita eta tailerra egingo dituzte, 12:00etan. Dohainik izango da baina, plaza mugatuak daudenez, izena eman beharra dago parte hartzeko.

Ekonomia zirkularraren kontzeptua idatziz 1989an agertzen bada ere, Artziniega Museoan ordurako jada praktikatzen zen, bertako objektuak berreskuratzen eta bizitza berria ematen hasi zirenean.

Artziniega Museoan islatu diren antzinako bizimodua 7 'R'-en ekonomia zirkularrean oinarrituta zegoen: (rediseñar, reducir, reutilizar, reparar, renovar, recuperar y reciclar). Hau da, birdiseinatu, murriztu, berrerabili, konpondu, berritu, berreskuratu eta birziklatu. Horren bitartez, pertsona guztiek ingurumena zaindu eta, aldi berean, ekonomia sustatu dezakete.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide