Smart Locker deituriko armairu adimenduak funtzionamenduan daude Artziniegan. Ekimenak izaera arabarra dauka eta 5.000 biztanle baino gutxiagoko beste bost udalerritan ezarri dute. Bitarteko hau Hiriko Atea kalean dago, bolatokiaren alboan.
Azpiegitura horren eginkizuna da tokiko erosketak erraztea eta aplikazioa baliatzen du horretarako. Behin izena emanda app horretan, herritarrak erosketa egin dezake eta bere telefonora kode bat helduko da, app-aren orri nagusian sartzeko eta, modu horretan, eskaeraren egoera ikusteko. Gero, erabiltzaileak hautatu behar du lokalizazioa eta eskuragarri dagoen lockerra, eta baieztatu. Izan ere, armairuak 28 konpartimentu ditu: 6 hotzak dira eta besteak arruntak.
Hori guztia eginda, erosleak helbide elektronikoan adierazitako lockerrera jo behar du. Jarraian, konpartimenduaren pantailan sartu behar du jasotako irekiera-kodea eta, modu horretan, ateak automatikoki irekiko dira, produktua jasotzeko.
Bitarteko hau Next Generation funtsen bitartez garatu dute eta Arabako landa eremuko ekonomia sustatzea du helburu.