XX. mendean barrena bidaiatu zuten urriaren 19an Artziniega Museoan, moda desfileari esker. Artea Etnografia Elkarteak erakusketa atondu du museoko funtsetako jantzi, osagarri, bitxi eta abarrekin; objektu guzti horiei bizia eman zieten iragan larunbatean herritar eta boluntarioen parte hartzeari esker.
Ikuslez lepo zegoen museoko areto nagusian erakutsi zituzten jantziak. Sorpresaren bat edo beste ere izan zen desfilean, tartean Balenciagak diseinatutako bi jantzi. Museoko arduradunek azaldu dutenez, azken 100 urteetan asko aldatu egin da bertoko bizimodua, eta jantzigintza aldaketa horren lekuko izan da.
Argazkiak: Artea Etnografia Elkartea