500 urte baino gehiago dituen Artziniegako Artea finalista hautatu dute Mugarik Gabeko Basoak GKEak antolatzen duen 2025. Urteko Zuhaitza lehiaketan, Espainiako Estatu osoko beste bederatzi alerekin batera.
Azaroaren 15etik abenduaren 15era, Internet bidezko bozketaren bidez erabakiko dute zein zuhaitz aukeratuko duten Urteko Europako Zuhaitza lehiaketan parte hartzeko. Artziniega hiribilduko Arte zaharra, izena ematen dion Santutegiaren ondoan dagoena, Huelva, Teruel, Segovia, Kantabria, Asturias eta Albaceteko udalerrietako hainbat zuhaitz-espezierekin lehiatuko da.
Artziniegako Udalak Arabako, Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko edozein txokotako herritar guztiak gonbidatzen ditu bertako zuhaitzaren alde bozkatzera, Artziniegako sinboloa dela eta Eusko Jaurlaritzak 1995ean Euskal Herriko Zuhaitz Berezi izendatu zuela nabarmenduta.
Lehiaketa honetan, beste batzuetan ez bezala, "ez da garrantzitsua zuhaitzen edo basoen edertasuna, tamaina edo adina; historia eta pertsonekiko eta lurraldearekiko harremana baizik. Komunitatearen parte bihurtu diren zuhaitzak eta basoak bilatzen ditugu, zentzurik zabalenean". Hala nabarmendu du erakunde sustatzaileak bere webgunean. Hain zuzen ere, edonork eman dezake bozka Artziniegako Artearen hautagaitzaren alde eginez, abenduaren 15era arte.