40. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dauden arren, Artziniega Museoko kideek ez diote urtero egiten dituzten jarduerak antolatzeari utzi. Horren adibide izan da asteburu honetako Txarriboda. Atzo hitzaldia egin zuten ekimen horren nondik norakoak azaltzeko. Gaur, aldiz, hitz egindakoa egitera pasatu dira.
Txerria zatikatu dute lehenbizi, eta lortutako haragiarekin txerrikiak (txorizoak, odolosteak...) egiten hasi dira gero, bisitariei prozesu osoa erakusteko asmoz. Nabarmendu dutenez, "ekonomia zirkularraren adibide argi bat" izan da beti txerriaren hilketa eta bere haragiaren ustiaketa, eta hori nabarmendu nahi izan dute gaurko erakustaldian. Bukatzeko, ekoiztutako txerrikiak dastatzeko aukera eman diete bertaratutako guztiei.
Gaurkoarekin, amaierara iristen ari da Artziniega Museoko aurtengo egitaraua. Datorren ostiralean izango dute urteurrenari lotutako azken ekitaldia, Paki Ofizialdegik iragarri duenez:
📸 ARGAZKIAK | Txarriboda egin dute gaur Artziniega Museoan. Txerria nola zatikatzen den erakutsi diete bertaratutakoei, eta txerrikiak egin dituzte jarraian, unean bertan dastatu ahal izateko.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 23, 2024
Ikusi argazki galeria hemen 👉 https://t.co/c4XBfVnc5Z pic.twitter.com/0lFl4O07fD
Argazkiak: Paki Ofizialdegi eta Txabi Alvarado