2,2 tona elikagai inguru bildu ditu Altzarrate futbol taldeak Laudion, Arabako Elikagai Bankuarekin elkarlanean. Atzo eta gaur egin dute bilketa Eroski supermerkatuan, hainbat boluntarioaren parte hartzearekin.
Kirol elkarteko kideek aurreratu dutenez, Valentziara bideratuko dute bildutakoaren erdia, uholdeengatik kaltetutako pertsonei laguntzeko. Beste erdia, aldiz, Laudion geratuko da, Gurutze Gorriko eta Caritaseko kideen esku. Bi erakunde horien artean banatuko dute janari guztia, horrelako produktuen beharra duten herriko familien artean.
Argazkiak: Altzarrate Kirol Elkartea