Arabako Krosa lehiatuko da Artziniegan igandean eta adin anitzeko 400 parte hartzaile inguru espero dituzte

Aitor Aspuru Saez 2024ko aza. 28a, 11:00

Artziniegako I. Krosa aurten izan da.

Kirolgunearen inguruetan abiatuko da txapelketa 10:00ak aldera eta antolatzaileek 400 parte hartzaile inguru espero dituzte.

Abenduaren 1ean Arabako Kros Txapelketa egongo da Artziniegan. Hau da, lurralde historikoaren txapeldunak nortzuk diren argituko dute.

Hiribilduko bigarren krosa izango da eta La Barcena auzoan, hau da, kirolgunearen inguruetan, egingo dute. Berez, lehenengo edizioa aurten izan da, urtarrilean, hain zuzen, eta hamaika hilabete baino gutxiago behar izan dituzte ekitaldi berria prestatzeko, Arabako Federazioaren proba gehituta, gainera.

10:00etan hasiko dira probak kategoriaka eta 400 kirolariren parte hartzea aurreikusi du antolakuntzak.

Zehazki, honako hau izango da kategorien ordutegia:

10:00 // Master eta 16 urtez azpiko gizonezkoak. 3.600 metroko zirkuitua.

10:20 // Master eta 16 urtez azpiko emakumezkoak. 3.600 metroko zirkuitua.

10:40 // 18 urtez azpiko emakumezkoak eta 20 urtez azpiko emakumezkoak. 3.600 eta 4.800 metroko zirkuitua.

11:10 // Haur kategoria gizonezkoak. 2.000 metroko zirkuitua.

11:35 // Haur kategoria emakumezkoak. 2.000 metroko zirkuitua.

11:50 // Kimuak, gizonezkoak. 1.000 metroko zirkuitua.

12:00 // Kimuak, emakumezkoak. 1.000 metroko zirkuitua.

12:10 // Benjamin guztiak. 1.000 metroko zirkuitua.

12:25 // Jolas festa. 300 metroko zirkuitua.

12:35 // 18 urtez eta 20 urtez azpiko gizonezkoak. 3.600 eta 4.800 metroko zirkuituak.

13:00 // Senior eta 23 urtez azpiko emakumezkoak eta gizonezkoak. 8.400 metroko zirkuitua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide