Korrikalari askok lehen sailkatuen artean egotea lortu zuten, bai banaka zein taldeka. Gizonezkoen master kategorian lehen lau sailkatuen artean hiru izan ziren eskualdekoak:
- Jon Ander Crespo Albizua, lehenengoa.
- Igor Castillo Ruiz, bigarrena.
- Iñaki Galindez Ugarte, laugarrena.
Gainera, kategoria horretan Amurrioko Oinkariak taldea izan zen irabazlea eta Laudio Atletismo bigarrena.
16 urtetik azpiko gizonezko atleten artean Khrystian Trujillano Alonso eta Manex Azumendi Balado izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
16 urtetik azpikoen emakumezkoei dagokienez, Itsasne Solaun Rivacova izan zen hirugarren eta Laudio Atletismo taldea bigarren.
18 urtetik azpiko emakumeen artean June Rivasek eskuratu zuen hirugarren postua eta bere taldea, Laudio Atletismok, lehenengoa. Gizonezkoen esparruan, aldiz, Eneko Urkixo eta Peio Barbara izan ziren bigarren eta hirugarren.
20 urtetik azpiko emakumezkoen hirugarren sailkatua Onintze Rodriguez Luja laudioarra izan zen. Gizonezkoen diziplinan Unai Garcia Sobrino izan zen hirugarren, Aitzol Gardeazabal Menoyo laugarren eta Egoi Laso bosgarren.
Ane Lopez Andres eta Janire Velasco Iturribarria izan ziren bigarren eta hirugarren Absolutu / 23 urtetik azpikoen artean eta Josu Apraiz hirugarren. Bi diziplinetan gailendu zen Laudio Atletismo.
Jende ugari bertaratu zen Artziniegako Kirolgunean, bereziki atleta gazteenak ikusteko, eta eguraldia lagun izan zuten.
Argazkiak: Aitor Aspuru Saez, Artziniegako Udala