Gaur 20:25ean bi autok talka egin dute A-2602 errepidean Artziniegan. Istripuaren ondorioz ibilgailu bat irauli da eta larrialdi zerbitzuek askatu behar izan dituzte barruan harrapatuta geratu diren bi herritarrak.
Bi lagun horiek, gizonezko bat eta emakumezko bat, Basurtuko ospitalera eraman dituzte. Beste ibilgailuan zegoen gizona, aldiz, Gurutzetako ospitalera garraiatu dute.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, une hauetan trafikoa etenda dago bi norabideetan (La Ventara doan errepidean.