Amaitu dira Ortiz de Molinillo y Velasco dorreko hiru armarriak eta ateburua zaharberritzeko lanak. “Dorrea ez da jatorrizkoa, XVI. mende bukaerakoa da”, azaldu du Artziniegako Udalak, “ezkutuek eta ateburuak narriadura kezkagarria erakusten zuten meteorologiaren eta kareharriaren berezko izaeraren eraginpean egoteagatik”.
Artyco enpresak egin ditu lanak 25.185,5 euroren truke, eta Arabako Foru Aldundiko Ondare Historikoaren Sailak 20.148,39 euro jarri ditu lanak finantzatzeko.
Tokiko erakundeak nabarmendu du Artziniega dela eraikinetako fatxadetan armarri gehien dituen Arabako udalerria, 47 orotara.
