Arteko landako hirugarren etxola egokitzeko lanak amaitu dituzte jadanik. 34.999,89 euroko gastua ekarri du esku-hartzeak eta gehiena (22.000 euro) Arabako Foru Aldundiak ordaindu du, Obra Txikien deialdiaren bitartez.
Lan horiekin amaitutzat jo dituzte Arteko zelaiko etxoletan egin beharreko moldaketak. Kasu honetan, zehazki, estalkia eta irisgarritasuna hobetu dituzte eta helburua da herritarren esku geratzea, askaltzeko edota ingurune natural horretaz gozatzeko.
Aurreko legealdian abiatu zuten proiektua eta, guztiz bukatzeko, egurrezko mahaiak jarriko dituzte leku estalian.
Argazkiak: Artziniegako Udala