Astelehen honetan ekingo diote Artziniegako bide publikoetako hainbat zati asfaltatzeari. Hala jakinarazi du Udalak sare sozialen bidez. Zehazki, Gordeliz, San Antonio, Las Caserias, Soxoguti, Eskartza, Axpe eta Gernika etorbidean egingo dituzte lanak. Probisa enpresari esleitu diote egitasmoa, 89.212,48 euro aurrekontuarekin.
Tokiko erakundeak nabarmendu du berak hartuko duela bere gain kostu osoa, eta enpresaren egutegi aurreikuspena zein den ere partekatu du:
- Otsailak 17, astelehena: Gernika etorbidea (bide hori ikastetxera edo kirol-gunera joateko erabiltzen dutenek Ametzola etorbidetik joan beharko dute) eta Axpe kalea.
- Otsailak 18, asteartea: San Antonio.
- Otsailak 19, asteazkena: Atxominetik Las Caseriaserako tartea.
- Oraindik zehazteke daudenak: Soxoguti, Gordeliz, Eskartza (aldez aurretik jakinaraziko zaie bizilagunei, lanek ibilgailuen zirkulazioari eragingo baitiote).
Udalak jakinarazi du aldaketak jakinarazi egingo dituela, ohiko komunikazio bideetatik.