Mikel Pinto margolaria Reina Sofia Sarian hautatu dute berriz

Aitor Aspuru Saez 2025ko mar. 26a, 14:30

Mikel Pinto eta Sofia Erregina emeritua. / M. P.

Artziniegarrak Espainiako erreginari azaldu zion artelanaren edukia pasa den astean.

Mikel Pintok parte hartze azpimarragarria izan du laugarren aldiz Reina Sofia Sarian. 2021ean finalisten artean egon zen eta aurtengo edizioan, aurreko bietan bezala, hautatuen artean egon da. Ondorioz, Casa de Vacas zentro kulturalean egondako erakusketan izan da Tres confesiones y una indiscreción koadroari esker.

Lan horretan Pintok jorratu du gogoko duen gaia: bizitza modernoaren konplexutasuna eta paradoxa. Azpian ikus daitekeen moduan, margoak lau pertsonen arteko aitortzak jasotzen ditu, aurrez aurre eta telefonoz gertatzen ari direnak. Sorkuntzaren ikuspegiak ikuslea bera voyeur bilakatzen du.

Ikusgarritasun handia

Artistak Aiaraldea Komunikabidearekin hitz egin du eta azaldu dio proiekzio handia duela Espainiako Margolari eta Eskultoreen Elkarteak antolatzen duen lehiaketak. "El Retiron kokatzen dute erakusketa eta iaz, adibidez, 100.000 bisitari izan zituen. Nire lana zabaltzeko tresna oso interesgarria da", aipatu du artziniegarrak.

Horrez gain, puntako sortzaileek osatzen dute sariaren epaimahaia eta horrek prestigioa gehitzen dio bere ekoizpenari.

Behin erakusketa martxoaren 23an amaituta, artziniegarrak jarraitzen du margotzen, bai jendeak eskatzen dizkion erretratuak zein berak gogoko dituen irudiak.

Sofia Erregina emerituarekin eta Madrilgo alkatearekin

Pasa den astean Sofia Erregina emerituak bisitatu zuen erakusketa eta sariak banatu ez ezik, artistekin ere hitz egin zuen, erakusketan parte hartu duten koadro guztiak ezagutzeko. Pintok berak azaldu zion bere margolanaren edukia.

Ekitaldian egungo Madrilgo alkatea ere aritu zen, baita Jose Maria Alvarez del Manzano alkate ohia ere.

Mikel Pintok bere aita Jose Maria Pintoren laguntza izan zuen. Berez, Jose Maria Pintok ere parte hartu du hainbat aldiz sarian, margolaria baita, eta duela bi edizio elkarrekin aritu ziren erakusketan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide