Antzinako Azokako antolatzaileek aurreratu dute 2025eko edizioa irailaren 20an ospatuko dutela. Iazkoa arrakasta handia izan zuenez, aurten erronka handia izango dute hori hobetzeko.
Berez, egitasmoaren lehenengo hitzordua 1998an abiatu zuen Artziniegako Museoak eta geroztik gorabeherak izan ditu bere antolakuntzak. Edonola ere, beti izan da azpimarratzekoa herritarren parte hartzea ikusle zein alde zaharra girotzeko lanetan.
Horrela, hainbat ekoizle, saltzaile eta artista bertaratzen dira hiribilduan, baina antzinako ogibideak berpizten dituztenak edo mozorrotzen direnak bazter guztiak koloreztatzeko, artziniegarrak eurak dira.
Azken urteetan boluntario lanak osatzeko, enpresa baten laguntza izan dute antolatzaileek, ikuskizunak edota erakusketak erakartzeko, besteak beste.
Berez, erabaki hori 2022an hausnarketa prozesua abiatu ondoren hartu zuten. Elkarteen, ostalarien eta ordezkari politikoen artean deliberatu zuten enpresa batek kontratatzea kale animazioa eta beste zenbait alderen ardura.