Artzikirola izan zen protagonista atzo Artziniegako kiroldegian goizetik arratsaldera arte eta tokiko taldeek, gainera, ondo egin zuten. Izan ere, Euskal Herriko II. Artzikirol Txapelketa jokatu zuten zazpi taldek: Artzikirol A, Def Per, Altzarre, Artzikirol B, Prakanasaiak, Giltzarrapo eta Arratia.
Lehenengo fasean bederatzi partida egon ziren eta bazkaldu ondoren finalerdien txanda heldu zen. Giltzarrapo sartu zen azken kanporaketa horretan eta Prakanasaiak artziniegarren kontra galdu zuen.
Anfitrioiek, ordea, ezin izan zuten gainditu Arratia, zeinak txapela eraman zuen.
Emaitzetatik harago, atzoko jardunaren helburua bazen kirola sustatzea eta jokalariak euren artean ezagutzea.
Argazkiak: Irene Vadillo