Eskualde bat, Aiaraldeak hamabost!

Artziniegako 2009ko txarriboda, hemen ikusgai

Erredakzioa 2025ko api. 2a, 18:02

Urte andana daramate Artziniega Museoan txarriboda antolatzen, eskema berdina mentenduta urtez urte. Aiaraldea Komunikabideak jarduera horri buruzko bideo-erreportajea osatu zuen 2009an.

Aurten 15 urte betetzen dira Aiaraldea Komunikazio Leihoa ireki genuenetik. Hori ospatzeko, Aiaraldea Komunikabidearen artxibo historikoa osatzeari ekin diogu, jadanik Internet ikusgai ez dauden aspaldiko bideoak, edukiak, efemerideak... berriz sareratuz.

Hemen ikusi daitezke orain arte plazaratutakoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide