Jende ugari bildu zen atzo arratsaldean Artziniegako frontoian Arabako herrien arteko erronka ikusteko. Bizindar eta Barrundia taldeak aritu ziren norgehiagokan, herri kiroletako ohiko probak eginez: sokatira, zozkor apustua edota ingudea, besteak beste.
Lehia estua egon zen bi taldeen artean, Barrundia puntu bakarragatik gailendu baitzen azkenean, 14-13 emaitza utzita.
Argazkiak: Angela Vadillo Mendigutxia