Hainbat garai eta jatorrietako 1.600 panpin baino gehiagorekin osatu dute Nostalgia baten berpiztea erakusketa Artziniegako Santxotena Museoan. Iragan ostiralean zabaldu zituen erakusketaren ateak Teresa Lafragua museoko zuzendariak.
Erakusketaren hirugarren edizioa da honakoa, eta urtez urte handitu egin da panpin eta pieza kopurua. Aiaraldea Komunikabidea erakusketaren lehenengo edizio hartan egon zen, eta honako bideo-erreportajea ekoiztu genuen: