Cherra Ortega muralgile madrildarrak irabazi du Artziniegako II. Mural Lehiaketa, La Fragua proposamenarekin. Lehiaketaren bi edizio antolatu ditu Udalak, eta Ortega izan da garaile bietan. Izan ere, berea da Erlojuaren Dorreko hormetan, udal frontoiaren ondoan, ikusgai dagoen horma irudia.
Oraingoan, bai epahaimahai teknikoaren eta baita herritarren boz gehienak eskuratu ditu bere proposamenak, eta 5.000 euroko saria lortu du. Datozen asteetan (ekainaren 9tik 28ra), ibiliko da Ortega proposatutako irudia Barrenkalen aukeratutako fatxadan islatzen, Pablo Respaldizaren sutegiaren ondoan.
Zehazki, 516,7 bozka jaso ditu La Fragua proposamenak. Bigarren puntuaziorik onena (431) Alejandro Cristinok lortu du 'Sutondoan' lanarekin. Hirugarrena, aldiz, Jose Guillermo Sanzen Impulso y mano, fuelle y martillo proposamena izan da, 416,5 botorekin.
Irabazleaz gain, parte hartzaile guztiak, epahaimaia eta herritarrak zoriondu nahi izan ditu Udalak.