Umeen eta nagusien V. Espartan Txapelketa egin zen larunbatean Artziniegako Axpe auzoan. Bi ordu iraun zuen probak eta dozenaka lagun batu ziren erronkan parte hartzeko edota kirolariak animatzeko.
Antolatzaileek oso positiboki baloratu dute aurtengo edizioak izandako harrera. Nabarmendu dutenez, geroz eta heldu gehiago parte hartzen ari dira ekimenean, eta emakumeen taldea ere geroz eta handiagoa da.
Alde negatibo bakarra eguraldia izan zen. Eguzkia ez egiteak haur batzuk desanimatu zituen, errekan sartu behar zirelako probaren une batean.
Argazkiak: Artziniegako Artzikirol Eskola