ZOZKETA

Artziniegako IX. kontzertu ziklorako bono bikoitza zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak ostiralean

Erredakzioa 2025eko ekainaren 18a

Aurreko edizio baten irudia. / Mendieta Elkartea

Mendieta Elkarteak antolatzen duen zikloa pasa den larunbatean abiatu zen eta uztailera arte luzatuko da.

Mendieta Elkarteak antolatzen duen kontzertu zikloa IV. ediziora heldu da jadanik, eta uztailaren 11ra arte ez du etenik izango. Guztiak hasiko dira 20:00etan, uztailaren 6ko kontzertua izan ezik, 13:00etan egingo baita, 'matinéa' egingo baitute.

Kontzertuak honako hauek izango dira:

  • Ekainaren 20a: Magna Boskotea. Moldatzaile handiei omenaldia. Gasteizko taldeak hainbat jaialditan jo du, Euskal Herrian bereziki.
  • Ekainaren 28a: Concerto 1700. Back to Follia! Talde honek XVII. eta XVIII. mendeetako lan hispanoak berreskuratu ditu.
  • Uztailaren 4a: Juan Laboreria & Carmen Santamaria. Abesti errezitaldia. Kamarako musika erakustaldia izango da. Laboreriak hainbat orkestra eta operatan abestu du eta Santamariak nazioarteko lanak ere egin ditu.
  • Uztailaren 6a: Misaki Pascual. Piano fantasia. Pascualek 20 sari baino gehiago ditu eta nazioarteko proiekzio handia dauka. 
  • Uztailaren 11: Collegium Musicum Madrid. Maria Espada & Manuel Minguillon. Il piano della Madonna. Maria Espadak nazioarteko areto garrantzitsuenetan jo du Berlinen, Austrian edota Madrilen eta Minguillon ere Australian edota Estatu Batuetan ere aritu da.

Jarduera bakoitzeko sarrerak 7 euro baino ez du balio eta bonoak 35 euro. Dena den, Aiaraldea Komunikabideak bono bikoitza zozkatuko du hemen, geratzen diren kontzertuak ikusteko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide