Uztailaren 19an eta 20an ospatuko dituzte Erretes Tudelako jaiak eta jai batzordeko kideen asmoa da jendea erakartzea egun osoan zehar. Hala azaldu du Jai Batzordeko kidea den Susana Otxoak: "lehen ospakizunetara etortzen zirenak ez ziren geratzen egun osoan, baina goizeko jarduerekin eta tortilla eta paella lehiaketekin lortu dugu egun pasa gisa hartzea eta horri eutsi nahi diogu, giro berezia sortzen baitugu".
Horretarako, azken urteetako egitarauaren eredua oinarritzat hartu eta zenbait hobekuntza txertatu dituzte. "Iaz falkoneria erakustaldia plazaren txoko batean egin genuen eta aurten plaza osoa hartu nahi dugu. Hegazti harrapariek hegaldi luzeak egin ditzaten, adibidez", erantsi du Otxoak.
Iaz ekintza arrakastatsua izan zen hori eta bere izaera hezitzailea baztertu gabe, antolatzaileek ikusgarriagoa izatea espero dute.
Horrez gain, ohiko ekintzak prestatuko dituzte umeentzako jarduerak, gastronomia eta musika uztartzeko.
EGITARAU OSOA
Uztailak 19, larunbata:
10:30 // Kanpaien iraulketa eta Etiliko.com maskotaren igoera
11:00 // Tortilla eta paella lehiaketen hasiera
11:00 // Umeentzako puzgarriak
11:00 // Haurrentzako animazioa; globoflexia, aurpegi margoketa, burbuilak...
12:15 // Urko Torreren falkoneria erakustaldia
13:00 // Meza
13:00 // Tortillen aurkezpena
13:45 // Igel txapelketa
14:30 // Paellen aurkezpena
14:45 // Tortilla, paella eta igel txapelketetako sari banaketa
15:00 // Kuadrillen bazkaria
17:00 // Alboradak
17:30 // Zirku familiarra
18:30 // Pancho Balbuena mariatxia
20:00 // Minidiskoa
21:15 // Bingo
22:30 // Lowe Band, 80ko hamarkadako abestiak
01:30 // DJ Lowe
Arratsaldean eta gauean Iñaki Lekerikak prestatuko ditu taloak eta ogitartekoak
Uztailak 20, igandea:
14:00 // Bermut dantza
15:00 // Bazkari herrikoia
18:00 // Etiliko.com-en jaitsiera