Artziniegako Museo Sakratuaren bilduma ikusgai egongo da berriro asteburutik aurrera

Erredakzioa 2025eko uztailaren 30a

Guztira 600 pieza inguru ditu museoko bildumak.

Larunbatean eta igandean 10:00etatik 13:00ak arte irekiko dute, zenbait hilabetez itxita egon ondoren.

Artziniegako Museo Sakratuko arduradunek jakinarazi dute asteburuan berriro irekiko dituztela eraikinaren ateak. Izan ere, azken hilabeteetan bilduma osatzen duten ehunka elementuak egokitu eta birmoldatu dituzte. Lan horien helburua izan da biltegi hutsa izatetik benetako museo erreferente bilakatzea. 

Museoko kideek aipatu dute barruan topatu ahalko dela hiribilduaren erlijio herrikoiaren historia, bai Arteako Santutegiarena zein tokiko eliza eta baselizena. 

Berez, museoak azpimarratu du iraganean Arteako Santutegiak jarraitzaile ugari izan zituela eta Kantauriko Lourdes gisa ezagutzen zutela. Ikusi daitezkeen piezen artean 1668ko marinelen testua azpimarratu dute, Arabako bakarra.

Guztira 600 pieza inguru ditu bildumak eta horien artean daude santutegiko erloju zaharraren mekanismoak edota Clemente VIII. aita santuak Arteako Santutegira 1745ean bidalitako eskutitza. Museoak, hain zuzen, azpimarratu du jarraitzaile ugari zituela Arteako Ama Birjinak Bizkaiko kostaldean, baita gurutzadetan parte hartu zuten hainbat kideren artean ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide