Auto batek autobus batekin egin du talka gaur 18:40ak aldera Artziniegan, A-2604 errepidean. Sodupeko noranzkoan izan da ezbeharra eta lau zauritu artatu dituzte, baina Ertzaintzak argitu duenez, ez dute inor ospitaleratzeko beharrik izan.
Dirudienez, autoa bidetik atera eta horren ondorioz autobusaren kontra jo du. Ibilgailua irauli da kolpea dela medio.