Dozenaka ekintza eskainiko dituzte Artziniegako Antzinako Azokan irailaren 20an

Aitor Aspuru Saez 2025eko irailaren 10a

Musika eskaintza egongo da, besteak beste. / Aiaraldea.eus

Jaiak amaitu bezain pronto ospatuko dute azokaren XXVI. edizioa egun osoko egitaraua baliatuta.

Artziniegako Antzinako Azokako Batzordeak egitarau osoaren berri eman du. Irailaren 20an prestatuko duten XXVI. edizioak ekintza zerrenda izugarriarekin hartuko du Alde zaharra.

Honako jarduera hauek beteko dute eguna:

11:00 // Pregoia irakurri eta azoka zabaltzea Hiriko Atean. Dama, zaldun, bufoi, titiritero, pikaro, handiki, abade eta hainbat pertsonaia aterako dira kalera.

11:10 // Builaka batukadako danborrek, Ixerako gaitek, Turdion eta Grimoriumen musikak eta gorteko musikariek Uriko kaleak alaituko dituzte etengabe.

11:30 // Alkimia erakustaldia Hiriko Atean, Magia Oliver eta Liubarekin Goiko Plazan eta Galenoek izurriaren ondorioak azalduko dituzte.

12:00 // Ezpata-forja dorrearen aurrean.

12:15 // Uriko andereek euren burukoak erakutsiko dituzte Goiko plazan.

12:30 // Ardien ile mozketa Artekale Plazan, antzerkia basoko jaunekin eta magia erakustaldia Oliver eta Liubarekin Hiriko Atean.

13:00 // Erdi Aroko dantzak Artekaleko plazako Gerlen Kanpamenduan, alkimia erakustaldia Hiriko Atean, haurren bataila parte-hartzailea Barrenkaleko Erdi Aroko kanpamentuan eta ondoren bisita.

13:15 // Hainbat adarren deiadarra, eleiz ondoan.

13:30 // Ipuin kontalaria Artekale plazan eta ezpata-erakustaldia Artekale plazako kanpamentuan.

14:30 // Magia erakustaldia Oliver eta Liubarekin Artekale plazan.

15:00 // Ondo jateko eta ahora ederto gozatzeko ordua. Tabernariek eskaintzen dituzten jakiak dastatu ahalko dira, bereziki Villa, Ostargi-Koba, Batzoki eta Pirineum-en.

17:00 // Builakako danborrek, Ixerako gaitek, Turdion eta Grimoriumen musikak eta gorteko musikariek Uriko kaleak alaituko dituzte etengabe.

17:30 // Artzainak ardien ilea moztuko du Artekale plazan, alkimia erakustaldia egongo da Hiriko Atean eta gorteko komedianteak Uriko kaleetan zehar ibiliko dira.

18:00 // Errementariak ezpata bat egingo du berriro alkaide jaunaren dorrean.

18:30 // Magia ikuskizuna Goiko plazan eta ezpata erakustaldia Artekale plazan.

19:00 // Alkimia erakustaldia Hiriko Atean, ipuin kontaketa Artekale plazan eta txotxongilo antzerkia Goiko plazan.

19:30 // Erdi Aroko dantzak Artekaleko plazako gerlen kanpamenduan eta gerlari garaituen paseoa.

20:00 // Merkatarien azken eskaintzak Builakako danborren, Ixerako gaiten, Turdion eta Grimoriumen musikaren eta gorteko musikarien erritmoan.

21:00 // Kaleko musikariek danbor eta su ikuskizunekin eguna itxiko dute Goiko plazan.

Hori guztia gutxi balitz, antolatzaileek ziurtatu dute hurrengo ekimenak ere izango dituztela:

  • Pablo Respaldiza Arratiaren sutegia bisitatu eta lehengo lanbideak ezagutu ahal izango ditugu Barrenkalen Arteari esker.
  • Tokiko dirua egingo da alkaidearen dorrean.
  • Orkoen eta beste mundu batzuetako izakien bisitak. Kontuz haiekin gurutzatzearekin!
  • Aurpegi margoketa, olgetak eta haurtzaindegia Artekaleko “Seinaren Txokoan”.
  • Erdi Aroko olgetak Artekaleko plazako gerlen kanpamenduan.
  • Artilea iruntzearen erakustaldi kantatua eta artaldea Artekale plazan.
  • Artisauek euren lanbideak irakatsi eta sorkuntzak erakutsiko dituzte.
  • Uriko kaleetatik ibiliko dira ospe txarreko jendailak, legendunak, zorrotzaileak, urketariak, dama eta zaldunak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide