Atzo eguerdian jokatu zuten Arabako Itzuliaren laugarren eta azken etapa Artziniegan. Ibilbideak sei aldiz inguratu zuen herrigunea eta Alde Zaharraren atarian amaitu zen esprintean.
Azken metroetan Aratz Sanchez gailendu zen, baina Oier Puente Aiala Txirrindularitza Elkarteko kideak marka ona egin zuen, laugarren sailkatuta.
Lasterketa osoari dagokionez, Aialak hiru txirrindulari izan ditu lehen hamabi sailkatuen artean eta horri esker talderik onena izendatu dute. Horrez gain, Aitor Mitxelena hirugarrena izan da.
Atzoko etapari dagokionez, aipatu beharra dago Ibai Colmenerok istripua izan zuela lehenengo kilometroetan, baina ez zuen zauri larririk izan.