Harrera beroa izan du Artziniegako Antzinako Azokaren XXVI. edizioak, bi zentzutan. Giro eguzkitsua nagusitu da egunaren zatirik handienean, eta horrek jende ugari animatu du hiribilduko kaleetan barrena ibiltzera.
Ohikoan bezala, Erdi Aroko elementuekin girotu dute herria, auzokideen inplikazio nabarmenarekin. Horrez gain, hainbat motatako ikuskizun, kalejira edota tailerrak egon dira goizetik iluntzera arte.
Argazkiak: Roberto Arribas eta Txabi Alvarado Bañares