EAJk mozioa aurkeztu du Artziniegan Udalak bedela kontratatu dezan Arteko Gure Ama ikastetxean

Aitor Aspuru Saez 2025eko urriaren 20a

Encina Castresana da jeltzaleen bozeramailea. / EAJ

Jeltzaleek uste dute bedel bat, lanaldi osoan edo erdian, lagungarria izango litzatekela zuzendaritza taldearentzat.

Artziniegako EAJk prentsa oharra zabaldu du jakinarazteko zein ekimen eramango dituen hurrengo udalbatzara. Egitasmo nagusia mozio bidez jaso dute, eskatzeko Udalari bedel baten lanpostua sor dezan, lanaldi osoan edo erdian. Oposizioko taldeak uste du langile horrek aukera emango lukela zuzendaritza-taldeari zereginak kentzeko eta ikastetxearen eguneroko funtzionamendua hobetzeko.

Horrez gain, hainbat galdera egingo ditu Encina Castresana bozeramaileak. Hasteko, interesa agertuko dute Artziniegan helduentzako hizkuntza-prestakuntzako hezkuntza-zerbitzu bat ezartzeko eman diren urratsen inguruan. 

Bestalde, jaietan Puntu Morean erregistratutako datuak ezagutzea ere eskatuko dute, indarkeria matxistaren aurkako borrokan duten eragina eta erabilgarritasuna baloratu ahal izateko.

Azkenik, publizitate instituzionalari buruzko informazioa ere exijituko dute, jakiteko zer irizpide, baldintza eta onuradun dituen udal-baliabide horrek.

Encina Castresanak leporatu dio EH Bilduko udal gobernu taldeari gehiegi luzatzea erantzunak emateko orduan eta, ondorioz, arintasuna eskatu dio.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide