Helduei bideratutako hizkuntza-prestakuntza zerbitzua Artziniegan ematea geroz eta gertuago dagoen errealitate bat da. Izan ere, erabakita dago jadanik zein espazio baliatuko den eskolak emateko: Arteko Gure Ama Herri Ikastetxeko guraso-elkartearen gela.
Bertan irigarritasuna bermatzeko hainbat lan egin behar dituztela adierazi du Arkaitz San Jose zinegotziak, “eskailera txiki batzuk” baitaude barruan: “Bidean dago. Birgaitze horretarako proposamen ekonomikoak jaso ditugu dagoeneko obra egiteko; gauzatzen denean hasiko litzateke zerbitzua”.
Behin espazioa atonduta, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila arduratuko da zerbitzua emateaz eta horretarako irakasleak izendatzeaz.