Abenduaren 13an emango diote hasiera ofiziala Gabon sasoiari Artziniegako bizilagunek, honezkero tradizio bilakatu den Gabonetako Gozogintza Lehiaketarekin. Hiriska elkarteak antolatuta, 17:30etatik 18:00etara bitartean jasoko dituzte postre parte hartzaileak udaletxeko udalbatza aretoan. Epaimahaiak postreak banan banan dastatuko ditu eta 19:00etan egingo dute sari banaketa. Orduan bai, herritar orok izango du mokadu gozoak jateko aukera. Artengo edizioak hiru kategoria sarituko ditu: aurkezpena, elaborazioa eta dastamena.
Gabonetako Azoka
Gozogintza lehiaketak Artziniegako Gabonetako Azokarekin kointzidituko du. Aurtengoa merkatuaren hirugarren edizioa izango dute artziniegarrek, eta 17:00etatik aurrera postu zein ekintzez beteko da Toñin Luengas pilotalekua: tailerrak, jolasak, txokolate jana, musika... Kutsu solidarioa ere izango du hitzorduak. Izan ere Artziniegako parrokiak elkartasun bilketa antolatuko du Angolan dagoen Benjamin Respaldiza bizilagunaren Mama Muxima proiektua hauspotzeko.