"Traktorada" egin dute Artziniegan "landa eremua ez dago salgai" lemapean

Izar Mendiguren Cosgaya 2026ko urtarrilaren 18a

Artziniegan jarri dute hitzordua Aiaraldea eta inguruetako nekazari eta abeltzainek. Sodupera joan-etorria egin dute Mercosurren ondorioak salatzeko.

Lehen sektoreko hainbat langilek mobilizazioa egin zuten ostiral arratsaldean Artziniegan. Hain zuzen, 20-25 bat traktore eta gidari elkartu ziren, landa eremua ez dagoela salgai aldarrikatzeko. 16:00etan izan da hitzordua, eta traktoredun emakume zein gizonek eskakizun komunak mahaigaineratu dituzte. 

"Beste toki batzuetan egiten ari diren mobilizazioak babestu nahi ditugu, Gasteiz urruti geratzen baizaigu", adierazi zion Ander Bergara Gotxik Aiaraldea Komunikabideari. Artziniega hautatu zuten elkartzeko gune, eta igerilekuetatik abiatu ziren Aiaraldeko zein Gorobel mendilerroaren bestaldeko (Burgos, Espainia) nekazariak, errepideetara salaketa eramateko. "Quincoceseko zein periferietako lagunak elkartu gara, 25-30 pertsona inguru", erantsi zuen Bergara Gotxik. 

Honakoa ez da lehen sektorea herriguneetara eramaten duten lehen aldia: "Duela 3 urte antzerako traktorada egin genuen, Artziniega blokeatu genuen. Gaur Artziniegatik Soduperako joan-etorria egingo dugu, Mercosurren kontuarekin sektorea hiltzera baitoa". Modu horretan kritikatu dituzte Mercosur eta Europar Batasunaren arteko akordioaren ondorio kaltegarriak. Izan ere, salatu dutenez, 2028. urtean ezarri nahi dituzten politikek %20 murriztuko dute PAC deiturikoa, Abeltzainen Politika Komuna, alegia.

Aurrera begira, urtarrilaren 29an beste ekimen bat gauzatzea dute buruan, "Aiaraldean eta toki guztietan egingo dena". Bergara Gotxik zehaztu duenez, bailaran ere izango du eragina: "espero dugu eskualdean ere antolatzea".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide