Gaur amaituko da epea Auzoko Familiak 2026 egitasmoan izena emateko. Jardueraren helburua da Artziniegako jatorri anitzeko familiak biltzea eta euskara izatea harremanaren ardatzetako bat. Izan ere, hiribilduko hizkuntza aberastasuna da jorratu nahi duten aldeetako bat.
Lau saio aurreikusi dituzte hurrengo lau ostiraletan 17:00etatik 19:30ak arte Kultura Etxean.
Inskripzioa betetzeko izen-abizenak, adina, ezagutzen diren hizkuntzak, telefono zenbakia eta posta helbide elektronikoa jakinarazi behar dira euskara@aiaraldea.org helbidean edo 677 566 245 telefonoan.
Horrez gain, haurtzaindegi zerbitzua eskatzeko aukera dago umearen izen-abizenak eta adina zehaztuta.
Berez, Taupa elkartearen programa pilotua da Auzoko Familiak eta Artziniega aitzindaria izango da Araban.