Ohitura berria da baina badoa herrian tokia hartzen. Iaz agertu zen jendaurrean aurrenekoz Carnesto oilarra; Artziniegako aratusteetako pertsonaia berria. Aratusteek iraun bitartean presente egon da oilar beltzaren figura, eta gaur agurtu dute. Iaz ez bezala, ehortzi egin dute, ez erre.
Garai batean herriko gazteek etxez etxe zeramaten oilar beltzaren tradizioan du oinarria Carnesto oilarra. Izena ere ohitura horretatik datorkio: Carnestolendas, Garizumaren aurreko jai egunak. Enkarterrietan erro sakonak dituen tradizioa da, eta orain Artziniegan berriro ere sustraituz doana. Arkaitz San Jose zinegotziak eman dizkigu Carnesto oilarraren gaineko xehetasunak: