'Azalera' podcasta

Artziniegako aktualitatea, Aiarako Bira eta greba orokorra, azalera

Erredakzioa 2026ko martxoaren 12a

Ostegunero bezala, hemen gaude berriz zuzenean Aiaraldea Komunikabidearen Azalera podcastaren atal berri batean, eskualdeko aktualitatea jorratzeko.

Gaurkoan hiru gaietan murgilduko gara. Lehenbizi, Artziniegako gaurkotasuna izango dugu hizpide, Arkaitz San Jose Martinez zinegotziarekin. Ondoren, larunbat honetan hastekoa den Aiarako Bira izango dugu mintzagai eta, ostean, martxoaren 17rako deitutako greba orokorraz solastuko gara. 

Ekin diezaiogun bada eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide