Larunbatean 13:30ak aldera 73 urteko gizonezko batek istripu larria izan zuen Artziniegan, bere traktorea irauli eta gero.
Zaurien larritasunaren ondorioz, larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren tokira. Ertzaintzaren erreskate unitateak ibilgailu azpitik atera zuen eta helikopterora eraman zuen, Osakidetzako tenikariekin batera. Handik Gurutzetako ospitalera garraiatu zuten.