Urteroko herri oratzea egin dute gaur Artziniegan, ogia egiteko modu tradizionala belaunaldi berrien artean zabaltzea xede. Adin guztietarako tailerra antolatu du Artea elkarteak eta ehun lagun baino gehiago bildu ditu.
Ogia oratzeko azalpenak eman dituzte eta parte-hartzaileek txoripan bana prestatu eta laberatzeko aukera izan dute gero.
Zenbait pazko-opil ere prestatuak zituzten Artea elkarteko kideek eta gazteak zireneko ohiturak kontatu dizkiete bertaratutakoei. Izan ere, txorizoz eta arrautzez beteriko ogiak prestatzeko tradizioa zegoen herrian pazkotan, izan aitabitxi eta amabitxiek besoetakoei oparitzeko edo kuadrillako lagunen artean kozinatu eta elkarrekin jateko.