Artzikirol kanpusa antolatu dute bosgarren urtez Artziniegan. Ekainaren 29tik uztailaren 24ra iraungo du eta 17 eta 5 urte artean dituzten haurrei dago bideratuta. Goizeko ordutegia izango du, 10:00-14:00 bitartekoa eta umeek artzikirolaz zein bestelako kirol eta abentura probez gozatu ahalko dute.
Antolatzaileek adierazi dutenez, "Kanpusaren helburua umeei uda aktibo, dibertigarri eta hurbila eskaintzea da, kirola, natura eta elkarbizitza uztartuz".
Gainera, azpimarratu dute garrantzitsutzat jotzen dutela umeek inguruan duten naturgunea eta herria ezagutzea eta pantailatik aldentzea, esperientzia errealak bizitzeko.
Horregatik, jarduera ugari egingo dituzte; multikirola, herri kirolak, igerileku eta hondartzara txangoak, mendi eta errekara irteerak, herrian zehar gymkhanak, eskalada edota Artziniegako presako tirolinetan ekintzak.
Haurrak astez aste izena emateko aukera egongo da eta bakoitzak pertsonalizatutako kirol-arropa jasoko du lehen egunean.
Izena eman daiteke dagoeneko, honako inprimaki hau beteta. Informazio gehiagorako bi telefono zenbaki hauek ere ahalbidetu dituzte Ramon Rey eta Izaro Ramos koordinatzaileek: 620540948 eta 634440084.