Lasto-blokeen gainetik igaro, ibaia zeharkatu, oztopoak gainditu... hori guztia egin behar izan zuten larunbat arratsaldean Artziniegako Spartan oztopo lasterketako parte hartzaileek.
Haur eta helduentzako lasterketa mistoa antolatu du asteburuan Artzikirol elkarteak, Udalaren, Vital Fundazioaren, Laia eskolaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Zortzigarren urtez, Axpe inguruetan jarri zuten hitzordua, arratsaldeko bostetan, eta kirolari ugari animatu ziren parte hartzera.
Argazkiak: Artzikirol elkartea