Paganismoa aldarrikatuta ospatu dute udako solstizioa Artziniegan

Aitor Aspuru Saez 2026ko ekainaren 22a

Dantza, kalejira eta erromeria uztartu zituzten udari ongi etorria egiteko. 

Etnografia Museoak kristautasuna baino lehen zegoen euskal kulturari eman zion protagonismoa atzo udako solstizioa ospatzeko. Ekainaren 21a aukeratu zuten horretarako, urteko egunik luzeena eta iluntasun gutxien duena baita, eta euskal mitologiako pertsonaiei buruzko hainbat azalpen eman zituzten.

Horrez gain, kalejira, dantza emanaldia eta erromeria ere eskaini zituzten, eta behin gaua helduta, sua piztu zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide