Arabako Foru Aldundiak parte hartzerako aurrekontuen bozketa fasea ireki du. Uztailaren 22ra arte egongo da tartea iritzia emateko eta baldintza honako hau izango da: Hautatua izan daitekeen proiektuari aurkeztu den kuadrillako udalerrietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek eman ahalko diote boza. Pertsona bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahal izango du.
Bozketa Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango da, edo aurrez aurre, dagokion inprimakia gaitutako erregistroetan aurkeztuta, hau da, Gasteizko edo Laudioko Erregistro Orokorreko bulegoetan, edo Arabako edozein udaletako sarrera erregistroaren bidez.
Eskualdeari dagokionez, hiru proiektu onartu dituzte, Artziniegako udal pilotalekuaren pintaketa, Harri ta Ogi, Artziniega eta Aiaraldeko okin tradizionalaren memoria berreskuratu eta zabaltzeko proiektua, eta Okondoko kirolgune berria.
Bozkatzeko epea amaitu ondoren, Arabako Foru Aldundiak emandako botoak zenbatu eta egiaztatuko ditu. Azken emaitzak 2026ko irailaren 22an argitaratuko dituzte.