Film labur bat filmatuko dute Artziniegan eta aktore bila ari dira

Maider Ramirez Martin 2026ko ekainaren 23a

Artziniega, artxibo irudi batean. / Arabako Foru Aldundia

Bi profilen bila ari dira zehazki: 65 urtetik gorako figuranteak eta 20-30 urteko neska-mutil bana.

Film labur bateko plato bilakatuko da Artziniega datozen egunetan. Izan ere, Elizaveta Okulova kazetari eta gidoilariaren proiektu berria herrian girotuko da. Seme baten galera tragikoa izango du ardatz ikus-entzunezkoak, eta filmazioan parte hartu nahi duten pertsonen bila ari da ekoiztetxea. 

Zehazki, bi profileko herritarrak behar dituzte. Alde batetik, 65 urtetik gorako 6-7 pertsona behar dituzte, figurante lanak egiteko. Eszena labur batean parte hartuko dute horiek, eta hilaren 29an grabatuko dute, gutxi gorabehera 14:30-16:00 bitartean, harategian. Parte hartzaileek ez dute zertan aurretiko esperientziarik izan behar. 

Horrez gain, 20-30 urte bitarteko neska eta mutil bana ere ari dira bilatzen, bikote bat antzezteko.  Paperek elkarrizketa izango dute eta beharrezkoa izango da adierazkortasuna, hortaz, kamara aurrean edo eszenatoki gainean esperientzia izatea baloratuko da. Kasu honetan, ekainaren 28an filmatuko dira eszenak, 17:30etik aurrera, baina ordutegia moldatu daiteke. 

Interesa duten herritarrek Elizaveta Okulovarekin jar daitezke harremanetan zuzenean, 680 239 745 telefonoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide