BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoa Artziniegan egiteko aukera egongo da

Maider Ramirez Martin 2026ko uztailaren 3a

Izapide elektronikoak egiteko balio du BakQ identifikazioak. / Euskadi.eus

Liburutegiko KZgunean egin beharko dira izapideak, aldez aurretiko hitzorduarekin.

Gaur, uztailak 3, eta datorren asteko astelehenetik ostegunera, Artziniegako Liburutegiko KZ Gunean eskuratu ahal izango da BakQ Izenpe, Euskal Autonomia Erkidegoko identifikazio eta sinadura elektronikoaren baliabidea.

Horretarako, hitzordua eskatu beharko da lehenago, webgune honetan. 9:00etatik 13:00etara egin ahalko da izapidea, aipatutako egunetan. Beharrezkoa izango da NAN agiria eta sakelako telefonoa (gailua) eramatea. 

BakQ identifikazioaren bidez, administrazio publikoen zerbitzuetan kontsultak eta tramite elektronikoak egin daitezke. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide