Arciniega abizena duten pertsonen bigarren nazioarteko topaketa egingo dute datorren urtean

Maider Ramirez Martin 2026ko uztailaren 12a

200 lagun inguru bildu ziren 2022ko topaketan. / Artziniegako Udala

2022an egin zuten lehenbiziko topaketa eta 200 pertsona inguru bildu ziren herrian, munduko txoko ezberdinetatik etorritakoak. Gaurtik eta urtebetera elkartuko dira, uztailaren 10ean.

Arciniega abizena eta bere deribatuak dituzten pertsonek hitzordu garrantzitsua izango dute 2027ko uztailaren 10ean, nazioarteko bigarren topaketa egingo baitute deituraren jatorrizko herrian. 

2022an antolatu zuten lehenbizikoz ekimen hori, hiribilduaren 750. urteurrenaren ospakizunen egitarauaren barruan, eta leku ezberdinetatik etorritako 200 pertsonatik inguru elkartu ziren. Lehenengo ediziotik bost urtera, beste topaketa bat antolatu du Udalak, eta egun hartan egon ahal izan zirenak zein errepikatuko dutenak gonbidatu ditu.

Datarako oraindik urtebete geratzen den arren, ospakizunerako eguna jakinarazi nahi izan dute, Arciniegatarrek haien egutegian gorriz markatu dezaten. Tokiko erakundeak azaldu duenez, ordea, 2027ko martxora arte ez dute izen-ematea irekiko. Dena den, jardunaldiaren inguruko zalantzarik dutenek, hala nola ostatua non hartu, zer bisitatu, nola heldu, eta abar,  encuentroarciniega@gmail.com helbidearen bitartez argitu ditzakete. 

Aurreratu dutenez, egun horretan herri-bazkaria eta Artziniegara bisitak egongo dira, eta noski, deitura bera duten beste pertsona batzuk ezagutzeko edo haiekin berriz ere elkartzeko aukera.

Munduko Artziniegatarrak

2020ko Espainiako Estatitiska Institutuaren datuen arabera, 362 biztanlek dute Arciniega lehen deitura estatuan, eta 396k bigarrena. Amerikan, ordea, asko dira abizen hori eta hortik eratorritakoa duten herritarrak, batez ere Mexikon. 

Legatua zabaldu dutenen artean Claudio de Arciniega (1526-1592) arkitektoa egon zen. Hemen jaioa, Mexikora joan eta bertan ospe handia izan zuen, berak egin baitzuen Mexiko Hiriko kapitalaren proiektua. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide