Artziniegako igerilekuetako aparkalekuan abandonatuta zegoen furgoneta batek su hartu zuen bart gauean. Larrialdi zerbitzuek 3:45ean jaso zuten abisua eta suhiltzaileak bertaratu ziren garrak itzaltzera.
Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, suteak ez du zauriturik eragin; su hartutako autoa, ordea, erabat kiskalita geratu da.