Artziniegako kiroldegian margotuko duten horma-irudia zein izango den erabakitzeko bozketa ireki zuen pasa den astean Udalak, larunbatean, eta bi egun barru bukatuko da.
Berez, tokiko erakundeak zazpi proposamen jaso zituen azalera hori margotzeko eta hiru izan dira finalistak. Momentuz, eta bozketan eragina ez izateko, ez dute egileen izenik eman.
Herritarren ardura izango da hiru proiektuak sailkatzea eta adieraztea zeintzuk gogoko duten gehien eta zeintzuk gutxien.
Horretarako aukera anitzak daude, bai udaletxean bertan inprimakia beteta edo Internet bitartez, honako estekan, hain zuzen. Artziniegarrek emandako bozek epaimahaikidekoekin egingo dute bat.
Parte hartze prozesuan bozkatzeko ezinbestekoa da hiribilduan erroldatuta egotea eta 16 urte baino gehiago izatea.