Ehunka panpinen bitartez gizartearen bilakaera islatu du Santxotena Museoak

Aitor Aspuru Saez

Teresa Lafraguak atondutako erakusketak nazioarteko garai anitzeko panpinak biltzen ditu eta gizartea nola aldatu den deskribatzen du jolaserako baliatzen diren objektu horien bidez.

Udan jarri du ikusgai Teresa Lafraguak Nostalgia baten esnatzea erakusketa Santxotena Museoan, zeinean ehunka eta ehunka panpin batu dituen. Barbieak, Nanciak, beste herrialdetako eta garai ugaritako jostailuak elkartu ditu eta horren bitartez azaldu du nola eraldatu den gizartea.

Izan ere, Lafraguaren iritziz, arrazismoak, modak edota homofobiak zeharkatzen dituzte panpinak. Horrela, dibertsitate funtzionala, inklusioa, arrazakeria, homofobia, genero-rolen aldaketak, moda edo fabrikazio-materialak bezalako gaiak ikuspegi historiko eta sozial batetik lantzen dituzte.

Gizartetik harago, panpinak norbanakoekin ere jartzen dira harremanetan eta saiatzen dira norberaren oroitzapenak eta emozioak pizten, nostalgiarako zubia jarrita. 

Ekonomia zirkularra

Antolatzaileek azpimarratu nahi izan dute, bestalde, ekonomia zirkularraren eta jasangarritasunaren balioa. Erakusgai dauden piezen %99,9 jolaserako erabiliak izan dira eta urteetan zehar zaindu eta gorde dira; gauza bera gertatzen da erakusketako dekorazio-elementu gehienekin ere.

Horrek agerian uzten du historiadun objektuak berrerabili, zaindu eta belaunaldiz belaunaldi transmititzearen garrantzia.

Argazkiak: Santxotena Museoa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide