Azken urteetan, eta hausnarketa sakona egin ondoren, Artziniegako Erdi Aroko Azokak bultzada jaso du eta hori nabaria da edizio hurbilenetan gehitu dituzte ekintzekin: salmenta postuekin batera, kaleko antzerkiak, erakusketak, haurrentzako jolasak, txotxongiloak eta entretenimenduak, magia eta hainbat ekintza gehitu dituzte ohiko ezaugarrietara.
Hortaz, herritarren antzinako jantziekin eta salmenta postuekin batera, kanpotik etorritako hainbat antzezle eta aspaldiko ogibideak ezagutzen dituzten lagunak agertuko dira hiribilduko alde zaharrean. Eta, gainera, eguraldia lagun.
Gauzak horrela, larunbateko egitaraua honako hau izango da:
11:00 // Pregoia irakurri eta Azoka zabaltzea Hiriko Atean. Dama, zaldun, bufoi, titiritero, pikaro, handiki, abade eta abarrekin.
11:10 // Builakako danborrek, Ixerako gaitek, Turdion eta Grimoriumen musikak eta gorteko musikariek Uriko kaleak alaituko dituzte etengabe.
11:30 // Magia Oliver eta Liubarekin Goiko Plazan.
12:00 // Armazain ibiltariak Armadura tailerra egingo du Artekale Plazan. Printzesen ipuina kaleetan zehar.
12:30 // Ardiak moztea Artekale Plazan eta Antzerkia basoko jaunekin.
13:00 // Erdi Aroko dantzak Artekaleko plazako Gerlen Kanpamenduan eta Magia Oliverrekin Hiriko Atean.
13:15 // Hainbat adarren deiadarra, eleiz ondoan eta Armadura nola jantzi erakutsiko dute Artekale Plazan.
13:30 // Uriko andereek euren burukoak erakutsiko dituzte Goiko Plazan, Ezpata-erakustaldia Artekale plazako kanpamentuan eta Ipuin kontalaria kaleetan zehar.
14:30 // Magia Oliver eta Liubarekin Artekale plazan.
15:00 // Ondo jateko eta ahora ederto gozatzeko ordua. Tabernarien eskaintza Villa, Ostargi-Kobá, Batzoki eta Pirineum Taberna-n.
17:00 // Builakako danborrek, Ixerako gaitek, Turdion eta Grimoriumen musikak eta gorteko musikariek Uriko kaleak alaituko dituzte etengabe.
17:30 // Artzainak ardiak moztuko ditu Artekale Plazan Magia ikuskizuna Hiriko Atean eta Gorteko Komedianteak Uriko kaleetan zehar ibiliko dira.
18:00 // Errementariak ezpata bat egingo du Alkaide jaunaren Dorrearen aurrean eta Armazain ibiltariak Armadura tailerra egingo du Artekale Plazan.
18:30 // Ezpata Erakustaldia Artekale Plazan eta Magia ibiltaria uriko kaleetan zehar.
19:00 // Armadura nola jantzi Artekale plazan, Txotxongilo Antzerkia Goiko plazan eta Ipuin Kontaketa.
19:30 // Erdi Aroko dantzak Artekaleko plazako Gerlen Kanpamenduan.
20:00 // Merkatarien azken eskaintzak Builakako danborren, Ixerako gaiten, Turdion eta Grimoriumen musikaren eta gorteko musikarien erritmoan.
21:00 // Kaleko musikariek danbor eta su ikuskizunekin eguna itxiko dute Goiko Plazan.
Horrez gain, bestelako eskaintza ere egongo da egun osoan:
- Pablo Respaldiza Arratiaren sutegia eta Dontzeilen txokoa bisitatzeko aukera eta sagarrak lantzeko modu ezberdinak ezagutu ahal izango ditugu Barrenkalen Arteari esker.
- Beira putz-egileak bere lana erakutsiko digu Parrokiako kantoian.
Tokiko dirua egingo da Alkaidearen Dorrean. - Justizia igortzeko elementuak erakutsiko dira Alkaidearen Dorrearen igoeran.Tenplarioak eta beste mundu batzuetako izakiak etorriko zaizkigu bisitan. Kontuz haiekin gurutzatzearekin!
- Olgetak eta haurtzaindegia Artekaleko “Seinaren Txokoan”.
- Erdi Aroko olgetak Artekaleko plazako gerlen kanpamenduan.
Artilea iruntzearen erakustaldi kantatua eta Artaldea Artekale Plazan. - Artisauek euren lanbideak irakatsi eta sorkuntzak erakutsiko dituzte.
- Uriko kaleetatik ibiliko dira ospe txarreko jendailak, legendunak, zorrotzaileak, urketariak, dama eta zaldunak.