Inoiz baino salmenta postu gehiago erakarri ditu aurtengo Antzinako Azokak, 120 artisau bertaratu baitira Artziniegara. Animazio handia eta bisitari andana batu dira alde zaharrean eta sekulako giroa sortu dute, eguraldia lagun.
Herritar ugari mozorrotu dira egunean parte hartzeko eta burdinolan erakustaldia egin dute. Gainera, umeentzako guneak ere ez dira falta izan.
Lanpostuetan artisau anitzek saldu dituzte euren lanak: bitxiak, goxokiak, zeramika...
Antolakuntzak aipatu du Lan Ikuskaritzak postuak bisitatu dituela eta, bere eginkizuna betetzen duela ulertu arren, azpimarratu du azoka herrikoia dela Artziniegakoa.