Eginikoak baloratu eta aurrera begirakoak prestatzeari ekingo dio Artziniegako Euskaltzaleon Foroak

Txabi Alvarado Bañares

Jarduera ugari egin ditu Foroak azken urtean. / Artziniegako Euskaltzaleon Foroa

Batzar irekia egingo dute bihar, arratsaldeko seietan Kultura Etxean. 

Iragan abenduan aurkeztu zuten Artziniegako Euskaltzaleon Foroa, herrian bizitza euskaraz egiteko topalekuak sustatzeko helburuarekin. Ordutik hona hainbat jarduera egin dituzte, eta bultzada berria eman nahi diote orain egitasmoari. Batzar irekia deitu dute horretarako ostiral honetan, arratsaldeko seietan Kultur Etxean. 

“Egindakoaren balorazioa egin nahi dugu, eta uda ostean berriz ere martxan jarri, apur bat geldirik egon delako kontua”, azaldu diote Foroko kideek Aiaraldea Komunikabideari. Sorreran zehaztutako helburuari heldu nahi diote berriz: hilero euskarazko jarduerak egitea, herriko euskaldunak harremanetan jarri eta sarea sortu, eta modu horretan, “euskaraz egiteko espazioak egon daitezen, jendea ahaldundu eta hizkuntza ohituretan eragiteko”. 

Euskararen Egunari so 

Euskararen Egunari begira ere jarriko dira biharko bileran. Izan ere, hasi dira programazioa zirriborratzen Udaleko euskara zerbitzuarekin batera. Hori konpartitu nahi dute batzarrean, ekarpenak jasotzeko elkarte zein herritarren partetik. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide