Plazak daude oraindik Artziniega Museoko ogibide antzeztuak ikusteko

Erredakzioa

Museoan erakusten diren ogibideak antzeztuko dituzte. 

Iraia Astarloa eta Unai Carretero arituko dira aktore lanetan. 

Artziniega Museoa modu berezian bisitatzeko aukera egongo da asteburu honetan, antzinako ogibideak hezur-haragituko baitituzte larunbatean, 12:00etan eta 17:30ean. Ekimena gazteleraz izango da, euskarazko bertsioa iragan asteburuan egin baitzuten. Kasu horretan Artziniegako bi bizilagun arduratu ziren aktore lanak egiteaz: Iraia Astarloa eta Unai Carretero. Asteburu honetan, aldiz, Ambostres taldearen esku geratuko da zeregin hori. 

Ekimenean parte hartzeko museoko ohiko sarrera ordaindu beharko da, eta aldez aurretik erreserbatu beharko da tokia, hemen. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, plaza batzuk geratzen dira oraindik libre, baina arratsaldeko saioan, eguerdikoa beteta baitago jada. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide